56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Enplegurako Estatu Funtseko obraren kontratua.
Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Osoko Bilkurak 2010eko apirilaren 22an hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtseko obraren kontratua behin-behinekoz esleitzea. Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa sortzen duen urriaren 26ko 13/2009 Errege Dekretu-Legea.

Xedea: "San Sebastian ermita zaharberritzea Muniain Iguzkitzan".

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Enpresa esleipen-hartzailea: Obras y Servicios Tex, S.L., IFZ B 31555139, Lizarra (Nafarroa). Zalatambor kalea, 12.

Esleipenaren zenbatekoa: 37.945 euro (BEZa barne).

Aberinen, 2010eko apirilaren 23an.-Alkate udalburua, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1007268