56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

719/2010 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, urriaren 27ko 1905/2009 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 864/2009 Ebazpenaren 6.2. oinarrian zehaztutako azterketa eguna aldatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 8ko 864/2009 Ebazpenaren bidez, 1.1 oinarrian adierazten diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

6.2. oinarriak honakoa ezartzen du: "Oposizioa 2009ko abenduan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak".

Urriaren 27ko 1905/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 8an emandako 864/2009 Ebazpenaren 6.2. oinarria aldatu zen, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 6.2 oinarria, eta honela idatzita utzi:

"Oposizioa 2010eko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak".

Lekualdatze lehiaketa tramitazio fasean dago oraindik, hortaz, ezinezkoa da oposizioa 2010eko apirilean hastea.

Beraz, aipatu deialdiaren 6.2 oinarrian aldatu zuen urriaren 27ko 1905/2009 Ebazpena aldatu behar da.

Horrenbestez, uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 864/2009 Ebazpenaren 6.2. oinarrian zehaztutako azterketa eguna aldatu zuen urriaren 27ko 1905/2009 Ebazpena aldatzea, eta oinarri hori honela idatzita uztea:

"Oposizioa 2010eko ekainean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein tokitan, egunetan eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1007204