1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
791/2010 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, merezimendu-lehiaketa eginda Jesús Sesma Sesma jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Arkeologia Ataleko buru izendatzen duena.
Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 22an emandako 791/2010 Ebazpenaren bidez, Jesús Sesma Sesma jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Arkeologia Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.
Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1006768