4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 847/2009 demanda
Dainius Balsys Balsienek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos, S.L.ren eta Promociones Erabeta S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 847/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Rayet Construcción, S.A.ren aurkako demanda atzera egintzat jotzen da, eta baiesten dut Dainius Balsys Balsiene jaunak Dena Obras y Proyectos, S.L.ren eta Promociones Erabeta, S.A.ren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, Dena Obras y Proyectos, S.L. enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari 9.587,77 euro gehi %10eko berandutza-errekargua ordaintzera; diru kopuru horretatik 219,09 euro ordaintzeko erantzukizun solidarioa izanen du Promociones Erabeta, S.A.k.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0847 09 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku berean baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0847 09 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.
Azken diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1006734