53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010. urteko plantila organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2010. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2010eko martxoaren 15ean.

2010. urteko plantilla organikoa

Lanpostuak

Idazkaria. Osagarria: funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren ehuneko hamar.

Lan kontratatu finkoak

Gizarte-langile bat harrera eta orientabide sozialerako programarako. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Gizarte-langile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko hamalau koma hogei. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Egoera: hutsik.

Sei familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko zortzi koma hogeita hamabost. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera. Egoera: 3 lanpostu hutsik.

Langileen izen zerrenda

Alizia Sagaseta Irigoien, gizarte-langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: hiru hirurtekoren %87.94 (2009/07/10ean beteak).

Jokin Apezetxea Azcarate, gizarte-langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Lan egoera: finkoa.

M.ª José Sagarzazu Iguzkiagirre, Francisca Ramona Ordoki Ubiria eta Pilar Fagoaga Yanci, familia-langileak. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko zortzi koma hogeita hamabost. Antzinatasuna: M.ª José Sagarzazu Iguzkiagirrek zazpi hirurteko (2007/08/11an beteak). Francisca Ramona Ordokik bost hirurtekoren %92.47 (2006/09/07an beteak). M.ª Pilar Fagoaga Yanci bost hirurtekoren %99 (2009/11/04an beteak) Lan egoera: langile finkoak.

Badaude langile batzuk aldi baterako kontratatuak, baina Juntarentzat indefinitu bihurtu dira kontratuen iraupenarengatik (5/2006 Dekretu Legea):

Sonia Salgado Ramos, M.ª Jesús Yanci Amorena, Ana M.ª Indaburu Irazoki eta Edurne Echart Irigoyen, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabortz. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita bi koma hirurogeita hamazazpi.

Antzinatasuna:

Sonia Salgado Ramos, lau hirurtekoren %85.73 (2009/08/13an beteak).

M.ª Jesús Yanci Amorena bost hirurtekoren %77.17 (2008/03/14an beteak).

Ana M.ª Indaburu Irazoki, bi hirurtekoren %71.87 (2007/10/24an beteak).

Edurne Echart Irigoyen, bi hirurtekoren %59.70 (2007/06/11an beteak).

Etxalarren, 2010eko apirilaren 15ean.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1006738