53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izendapena

Peoi-gidari izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 5ean. Haren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, Lehendakaritzaren 2010eko martxoaren 24ko 25. Ebazpenaren bitartez, Óscar Araiz Ángulo eta Santiago Sesma Alzueta izendatu eta María Ángeles Goyena Extremad eta Óscar Torres Gutiérrez kontratatzen dira, Mairagako Mankomunitateko Hondakin Ataleko peoi-gidari izateko, hautapen probak gainditu dituzten izangai bakarrak baitira.

Deialdi horretako 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, izendatzeko/kontratatzeko ebazpen horrek ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta egun hori joko da lanpostuaren jabetza hartzeko eguntzat, berariazko egintza baten beharrik gabe.

Tafallan, 2010eko martxoaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L1006459