2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Oihan enkantea
Udalak, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:
2008ko oihan plana.
Lote bakarra.-"El Cerro Tolondraz" alderdian, 3.631 larizio pinu, 764 metro kubiko zur eta 351 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.816,74 euro.
2009ko oihan plana.
Lote bakarra.-"La Sierra" alderdian, 709 ler gorri, 643 metro kubiko zur eta 114 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 21.774,69 euro.
Enkantea 2010eko maiatzaren 8an eginen da, Gazteluberriko Udaleko idazkaritzan, goizeko 10etan.
Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:
-Enpresaren sailkapen agiria.
-Fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren idazkaritzan.
Gazteluberrin, 2010eko apirilaren 22an.-Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1007220