2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
2010ean kultur, kirol eta besta jarduerak egiteko, Antsoaingo Udalaren diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak
Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen onestea 2010ean kultur, kirol eta besta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak.
Oinarrien xedea.-Deialdi honek xedea du Antsoainen diren talde guztien ekintza eta jarduerak sustatu eta sostengatzea, 2010ean kultur, kirol eta/edo besta jarduerak egiten badituzte.
Hona diru-laguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:
a) Kultur jarduerak edo prestakuntzakoak (ikastaroak, mintzaldiak, erakusketak, etab.).
b) Besta jarduerak (txarangak, besta tematikoak...).
c) Kirol jarduerak.
d) Gisako beste batzuk.
Jarduerak Antsoaingo bizilagunendako izanen dira.
Deialdi honetatik aparte daude:
a) Laguntza jarduerak.
b) Gastronomia jarduerak eta gisakoak.
c) Antsoaindik kanpora egiten diren jarduerak.
d) Elkarte edo talde beraren gastu orokorrak edo mantentze lanetakoak.
Esleitzeko modua: deialdi publikoa.
Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 31.300,50 euro, Antsoaingo Udalaren 2010eko aurrekontu orokorraren kontu-sail hauen kontura finantzatuko direnak: 14512148209 eta 1463048209.
Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza, 1; edo Udalaren web orriaren bidez: www.ansoain.es.
Eskabideen aurkezpena.-Eskabideak aurkezteko epea 2010eko maiatzaren 31n bukatuko da, hura barne, 14:00etan, Antsoaingo Herriko Etxeko Udal Erregistroan.
Antsoainen, 2010eko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1006597