53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gorajotzeko errekurtsoa jartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, urtarrilaren 12ko 2/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 29koa).

Gora jotzeko bi errekurtso jarri dituzte Nekane Vizcay Urrutia andreak eta José Luis Labat Ayerra jaunak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 12an emandako 2/2010 Ebazpenaren kontra, aipatu deialdiko proba guztietan plikarik ez izatea eta epaimahaiaren osaera inpugnatuz. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (NAPI), Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1006760