53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

158/2010 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

2010eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak 37.6 artikuluan ezartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak dituzten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduek bestelako diru eta giza baliabideak izanen dituztela, behar diren txosten teknikoek finkatzen dutenaren arabera banatuko direnak, Hezkuntza Departamentuak onetsi beharreko deialdi publiko baten bidez. Hortaz, beharrezkoa da 2010-2011 ikasturtean beharko diren baliabideak esleitzeko deialdia onestea.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko otsailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, 3.761.595,96 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen deialdi hori finantzatzeko.

Hortaz, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baita 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2010-2011 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

2. Deialdi honen xedeko giza eta diru baliabideak finantzatzeko 3.761.595,96 euroko kostua onestea, gehienez, honela banaturik:

1.238.306,77 euro, 2010eko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailetik finantzatuko dira.

Gainerakoa, 2.523.289,19 euro, 2011ko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

3. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2010-2011 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da giza eta diru baliabideak esleitu eta ematea hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzako ikasleak (azken hauen kasuan gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko desgaitasuna duten ikasleen zaindariendako bakarrik) eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei.

Deialdi honetan ulertuko da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak direla Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. artikuluan aipatzen direnak, hots, beren eskolatzearen denbora batean edo osoan hezkuntza arloko laguntza eta arreta berariazkoa behar dutenak, desgaitasunen bat edo portaeraren nahaste larriak izateagatik.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak emanen dira, 2009-2010 ikasturtean emandako giza baliabidek aldatu, murriztu edo kenduz, hala badagokio, eta beste baliabide batzuk emanez premia gehiago edo bestelakoak dauden tokietan.

Deialdi honetan ez dira sartzen Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu berariazkoak, ez eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erdibideko unitateetan/garapenaren nahaste orokorreko unitateetan eta Bigarren Hezkuntzako curriculum bereziko unitateetan diharduten ikasleak ere (zaindariendako baliabideak izan ezik, beharrak mugitzeko desgaitasunaren ondoriozkoak badira), kasuan-kasuan hezkuntza itun berariazkoa dute eta. Halaber, ez dira sartu curriculum egokitzapenak aurretik egiteko baliabideak, ez eta, aniztasunari kasu emateko, eskolan atzeratuta dabiltzan ikasleei laguntzeko beste neurri arrunt batzuk hartzeko baliabideak ere, horiek itun arrunteko zuzkiduretan sartuta baitaude.

Beraz, oraingo baliabideak aldatu edo luzatzeagatik edo beste batzuk esleitzeagatik ebazpen honen arabera ematen direnak oso-osorik hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleendako izanen dira. Premia horiek desgaitasun fisiko, psikiko, zentzumenezkoei lotuak izanen dira edo adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak adieraziko dituzte. Ikasleak ikastetxe arrunt batean integrazio modalitatean eskolaturik egonen dira.

II. eranskineko 1. eta 2. tauletan adierazitako kategorietako batekoak izan behar dute deialdi honetan aipatu ikasleek, eta baliabide espezializatuak haientzat eskatuko dira.

2. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2,1.a) Aipatu ezaugarrietako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskabide orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari zuzenduta, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

2,1.b) Erreserban uzten diren giza baliabideak eskatzeko (eranskin honen 5.4 puntua), eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 13an bukatuko da, eta horiek ere departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Aurreko lerroaldean aipatu tokietan aurkeztu beharko dira eskabideak.

2.2. Eskaera ikastetxeen erregistro berezian agertzen den ikastetxe bakoitzeko titularrak aurkeztu beharko du. Titularra pertsona juridikoa denean, horren ordezkaritza legala duenak sinatu beharko du, eta horretarako aipatu ordezkaritzaren notario-ahalorde askietsia edo horren fotokopia konpultsatua erantsiko dio eskaerari, ahalorde hori hezkuntza itunak berritu edo aldatzeko beste tramiteren batean aurkeztu denean izan ezik.

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztuko dira:

2.2.a) Beharrezkotzat jotzen diren giza eta diru baliabideen xehetasunak. Bereizita zehaztuko dira 2009-2010 ikasturterako eman ziren giza eta diru baliabideak, zeinen luzapena eskatzen baita, eta eskaera berriak, hots, eskatzailearen iritziz 2010-2011 ikasturterako handitu beharko liratekeenak.

Desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala, adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak izateagatik hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleen kasuan, eskabidea ebazpen honen III. eranskineko orientabideei eta ereduari jarraikiz aurkeztuko da.

Aurkezten diren datuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako EDUCA programaren banakako fitxetan agertzen direnekin alderatuko dira.

Mintzamenaren garapeneko atzerapen larrien eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren arazo larrien ondorioz ikasteko zailtasun berariazkoak dituzten ikasleen kasuan, barematu eta banan-banan egindako probetako datuekin alderatuko da diagnostikoa (eskatzen den dokumentazioan aurkeztua).

2.2.b) Komenigarri irizten den dokumentazioa, deialdi honen xedeko ikasleak, ikastetxean eskolatuta daudenak, eta behar dituzten baliabideak behar bezala ezagutu eta baloratzeko.

3. Deialdi honen ebazpenean ematen diren baliabideen zuzkidura ekonomikoa, kudeaketa eta ordainketa.

3.1. Deialdi honetan aipatzen diren giza baliabideak hauek izan daitezke: pedagogia terapeutikoko irakasleak eta irakasle ez diren langile osagarriak, adibidez desgaitasunak dituzten ikasleeendako begiraleak, entzumen eta hizkuntzako maisu-maistrak/irakasleak edo gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako teknikariak.

3.2. Irakasleen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak Administrazioak ordainduko ditu zuzenean, ordainketa eskuordetuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan-harremana galarazi gabe, eta Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik sortzen ez duela, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren IV. Tituluaren arabera.

3.3. Gainerako giza baliabideen -irakasleez besteko langile osagarrien- soldata, antzinatasuna eta karga sozialak ikastetxeko titularrak ordainduko ditu zuzenean eta Hezkuntza Administrazioak konpentsatuko dio titularrari bi hilabetez behin egindako ordainketen bitartez. Ikastetxearen titularrak, diru-sarrera hauen justifikazio gisa, Hezkuntza Itunen Bulegoan irailean, urtarrilean eta maiatzean, irakaskuntzatik kanpoko irakasle osagarrien lansarien eta gizarte segurantzaren ordainketaren frogagiria eta dataren egunean kobrantzak eginak dituztela dioen adierazpena, langile osagarriek sinatua, aurkeztuko ditu.

3.4. Beren ikastetxeetan lan egiten duten erlijiosoen kasuan, Vatikanoren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako akordioak direla-eta PFEZ ordaintzetik salbuetsirik badaude, langile horiek erlijiosoak direla eta enpresari emandako diru-laguntzaren xedeko zeregin eta eginkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiria beharko da aurkeztu, baita haien ordainsariak aurreko urteko sozietateen gaineko zergaren aitorpenean sartu direla eta, hala denean, langile autonomoen araubide berezian Gizarte Segurantzari eginiko ordainketen agiriak ere.

4. Deialdi honen bitartez giza baliabideak jaso ahal izateko, ikastetxe itunduek Hezkuntza Administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresa erakundeen eta sindikatuen artean adostutako neurriak aplikatu beharko dituzte, hain zuzen, itunak eta ebazpen honen 5. oinarrian aipatzen diren diru-laguntzak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak.

5. Baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak.

5.1. 2009-2010 ikasturterako apirilaren 21eko 163/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak 2009-2010 ikasturtea bukatzean iraungiko dira.

5.2. 2010-2011 ikasturterako, lehen esleipenean honako giza baliabide hauek emanen dira gehienez ere, espezialitateen arabera:

a) Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan deialdi honen 1.A. atalean azaldutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako pedagogia terapeutikoko irakasleak: astean 1610 eskola ordu.

b) 510 Desgaitasunak dituzten ikasleendako begiraleak: astean 510 ordu.

c) Entzumen eta hizkuntzako irakasleak Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan: astean 310 ordu.

d) Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako teknikaria: astean 5 ordu.

Baliabide horiek ikastetxe berberetan luzatzen ahalko dira edo beste batzuei eman, ebazpen honen 7. oinarrian azaltzen diren proposamenaren eta ebazpenaren arabera.

5.3. Ematen diren baliabide ekonomikoak hezkuntza premia berezietako ikasleei laguntzeko behar diren funtzionamendu gastuak hein batean finantzatzeko erabiliko dira.

Baliabide ekonomiko horiek ikastetxe itunduek jasotzen duten modulu ekonomikoko "beste gastu batzuk" sailari erantsiko zaizkio. Horren aplikazioa ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatuko da hezkuntza ituneko "beste gastu batzuk" sailarekin egiten den prozedura erabiliz, hau da, zenbateko horien aplikazioari buruz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiaren ziurtagiria ikastetxeko titularrak aurkeztuta.

2010-2011 ikasturterako, gehienez ere 30.000 euro ematen ahalko dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzen dieten ikastetxeen bestelako funtzionamendu gastuak finantzatzeko.

Horretarako, 3.000 euro arte emanen zaizkie pedagogia terapeutikoko gutxienez 3 irakasle dituzten ikastetxeei, 2.000 euro arte pedagogia terapeutikoko gutxienez 2 irakasle dituztenei eta 1.000 euro arte pedagogia terapeutikoko gutxienez irakasle bat dutenei.

5.4. Astean 60 ordu erreserban utziko dira, hezkuntza premia bereziko ikasleei laguntzeko pedagogia terapeutikoko irakasleendako hartuta, astean 45 ordu desgaitasunak dituzten ikasleen begiraleendako, astean 30 ordu entzumen eta hizkuntzako irakasleendako eta astean 5 ordu gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako, 2.1.a) atalean eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik irailaren 30era arte sortzen diren premia berriei erantzuteko.

5.5. Deialdi honen xedeko giza eta diru baliabideak finantzatzeko kreditua 3.761.595,96 euro ingurukoa izanen da, honela banaturik:

1.238.306,77 euro, 2010eko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailaren kargura.

Gainerakoa, 2.523.289,19 euro, 2011ko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

Aurrekontuetan hasiera batean aurreikusten zen dirua ekitaldian zehar handitzen bada, giza eta diru baliabideak eskuratzen diren baliabide berrietara egokitzen ahalko dira, haien zenbatekoaren arabera.

6. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ituna formalizatzeko dokumentuan, non jasotzen baitira Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak elkarrekin dituzten eskubide eta eginbeharrak, klausula gehigarri batean, deialdi honen ebazpenean ikastetxe itundu bakoitzerako onesten diren baliabideak agertuko dira.

7. Deialdiaren prozedura eta ebazpena.

7.1. Batzorde bat eratuko da baliabideak esleitzeko. Honela osatuko da:

Batzordeburua: Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak:

-Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

Idazkaria:

-Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari bat.

Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak izendatzen duen batzorde teknikoak eskaera egiten duen ikastetxe bakoitzaren gaineko txostena prestatuko du.

Txosten horiek honakoak bilduko dituzte:

a) Ikastetxearen identifikazio datuak.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleengan atzeman diren beharren azterlana eta balorazioa.

Txosten horretan sartuko da ikasle horien eskolatzeari erantzuteko behar diren giza eta diru baliabideen proposamena.

7.2. Batzordearen proposamenean ez dira gaindituko 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritako kopuru osoak.

Deialdi honen 7.1. oinarriko txosten teknikoetan egindako proposamenak batuta 5.2 eta 5.3 ataletan finkatutako dirua eta eskola orduen kopuruak gainditzen badira, txostenetan egindako proposamenaren arabera banatuko dira baliabideak.

Balorazio prozesua bukatutakoan, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak baliabideen behin-behineko proposamena prestatuko du, eta ikastetxeei jakinaraziko die posta arruntaren bidez, edo telematika bitartez interesdunak helbide elektroniko bakarra (Posta Zerbitzuari eskatua) badu eta erantzun telematiko hori espres eskatzen badu, eremu hori eskabidean markatuta. Proposamen horri alegazioak egiten ahalko zaizkio 15 egun balioduneko epean.

Epe hori bukaturik, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak erreklamazioen gainean ebatzi eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari ebazpenaren behin betiko proposamena igorriko dio, eta ikastetxe interesdunei jakinaraziko zaie.

8. Deialdi honetako 5.4 atalean aipatutakoaren arabera erreserban gelditzen diren giza baliabideak bidezko kasuetan emanen dira, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, eskaerak baloratuko dituen Batzordeak berretsi beharreko txostena ikusirik, 2010-2011 ikasturtea hasi ondoren sortzen diren presako premien arabera (Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak izendatzen dituen teknikariek emanen dute horren berri). Horrelako kasuetan, ez da 7. oinarrian ezarritakoa aplikatuko.

Erreserbako baliabide horiek beste beharrik ez sortzeagatik agortzen ez badira, erreserban iraunen dute, ikasturtea bukatu arte sortzen diren beharretarako.

9. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du behin betiko ebazpena, non ikastetxe interesdunek egiten dituzten erreklamazioen ondoriozko aldaketak sartuko baitira, halakorik badago, bai eta erreserba epean emandako baliabide berriak ere. Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

10. Hezkuntza kontseilariak gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen duen foru aginduaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, deialdi hau argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

1. taula.-Pedagogia terapeutikoko irakasleen ardurapeko hezkuntza premia bereziak.

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
D.B.H.ko 1. eta 2. mailak.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
D.B.H.ko 3. eta 4. mailak.

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Adimen atzeratua.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Portaeraren nahaste larriak.

-Mugimenaren nahaste larria.

-Hipoakusia neurosensorial bilateral larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia larri eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko desgaitasuna.

-Adimen atzerapen txikia edo arina, moderatua edo ertaina.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Portaeraren nahaste larriak.

-Adimen gaixotasun larria.

-Mugimenaren nahaste moderatua eta larria.

-Hipoakusia neurosensorial bilateral ertaina, larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia moderatua, larria eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko desgaitasuna.

-Adimen atzerapen txikia edo arina, moderatua edo ertaina.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa (F.80.2).

-Irakurmenaren nahastea. (F81.0) (DSMIV/CIE 10).

-Portaeraren nahaste larriak.

-Adimen gaixotasun larria.

-Mugimenaren nahaste moderatua eta larria.

-Hipoakusia neurosensorial bilateral ertaina, larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia moderatua, larria eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko desgaitasuna.

-Curriculumean sartzeko egokitzapenak, zentzumenezko edo mugitzeko desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek behar dituztenak.

2. taula.-Entzumen eta hizkuntzako irakasleen ardurapeko hezkuntza premia bereziak.

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Hizkuntzaren eta/edo komunikazioaren atzerapen edo nahasteak, desgaitasun psikiko, entzumenezko edo mugitzekoari lotuak.

-Atzerapen larriak ahozko hizkuntza (ama hizkuntza) garatzean.

-Hizketarako zailtasun larri organikoak (erbi-ezpaina edo ahosabaiko artesia).

-Hizkuntzaren eta/edo komunikazioaren atzerapen edo nahasteak, desgaitasun psikiko, entzumenezko edo mugitzekoari lotuak.

-Hizketarako zailtasun larri organikoak (erbi-ezpaina edo ahosabaiko artesia).

-Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa. (F80.2).

-Irakurmenaren nahastea. F81.0 (DSMIV eta GNS 10).

3. taula.-Entzuteko desgaitasun sakona duten ikasleak, gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako teknikari batek laguntzen ahal dituenak.

ORDENA
ZENBAKIA

IZEN-DEITURAK OSORIK

JAIOTEGUNA

MAILA ETA ETAPA
(2009/2010)

BALORAZIO PSIKOPEDAGOGIKOA ETA DATA

CURRICULUMAREN ERREFERENTZIA

G.Z.H. INTERPRETE BEHARRA

4. taula.-Hizkuntzaren desgaitasun eta/edo nahaste larriei loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

1. TALDEA: luzapena eskaturik, ikastetxean jarraitzen duten ikasleak

2. TALDEA: lehen aldiz eskolatutako ikasleak

3. TALDEA. Eskolatuta egonik, aurtengo ikasturterako baliabiderik jaso ez dutenak eta 2010-2011 ikasturterako espezialista behar dutenak

4. TALDEA: ikasturtean zehar H.P.B.ren beharra izateari utzi dioten ikasleak

5. TALDEA: ikastetxea utzi duten ikasleak

X batez markatu dagokion laukitxoa.

ORDENA ZK.

IZEN-DEITURAK

OSORIK

JAIOTEGUNA

MAILA
ETA ETAPA
(2009-2010)

BALORAZIO
PSIKOPEDAGOGIKOA
ETA DATA

CURRICULUMAREN ERREFERENTZIA

ASTEAN ESKATUTAKO
SOSTENGU SAIOAK

BEGIRALEAREN BEHARRA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

LOGOPEDIA

III. ERANSKINA

Ikastetxeek, desgaitasunari loturiko H.P.B.ko ikasleei buruz, erantsi beharreko dokumentazioa betetzeko argibideak

Ikasle hauek hezkuntzan aurrera egiteko, ohiko inguruan, curriculumaren oinarrizko alderdi batzuen egokitzea behar dute, eta irakasle espezialistek berariaz eta sistematikoki esku hartzea, etengabe eta arreta handiz.

Desgaitasuna duten ikasleen balorazio pedagogikoa egiteko, II. eranskineko 1. eta 2. tauletan agertzen diren kategoriak eta "Desgaitasunaren edo gaitasun handiaren ondoriozko egoera pertsonalei loturiko H.P.B.ak dituzten ikasleendako informazioa biltzeko Liburuxkan" dauden irizpideak erabiliko dira. Liburuxka hori Nafarroako Gobernuak banatuko du, ikasleen banakako fitxa betetzeko.

Ahozko eta idatzizko hizkuntza eskuratzeko nahaste larriak edo atzerapena duten ikasleen balorazio psikopedagogikorako, 1.eta 2. tauletako kategoria diagnostikoak erabiliko dira, eta DSM-IV/CIE 10 irizpideak nahaste kasuetarako.

CREENAko berariazko lantaldeek aztertuko dute aurkezten den dokumentazioa.

1.-Ikasle bakoitzari buruz aurkeztu beharreko datuak:

-Izen-deitura osoak.

-Jaioteguna.

-2010-2011 ikasturteko maila eta etapa.

-Balorazio psikopedagogikoa eta data. (Diagnostikoa eta hura egiten duen profesionala adierazi beharko dira).

-Curriculum erreferentea eta egindako Curriculuma Norbanakoari Egokitzea.

-Espezialistaren laguntzako zenbat saio behar dituen astean. Pedagogia terapeutikoa eta/edo entzumen eta hizkuntzako maisu/maistra.

-Desgaitasuna duten ikasleendako begiraleen beharra. (Kasuan kasuko CREENAko berariazko lan taldeak baloratu eta baietsia).

-Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretearen beharra. (CREENAko entzumen eta hizkuntzako berariazko lan taldeak baloratu eta baietsia).

2.-Azterlan hori errazteko, ondoko taula bete beharko da (4. taula), bost ikasle talde hauetako bakoitzari buruz:

-1. taldea. Luzapena eskaturik, ikastetxean jarraitzen duten ikasleak.

-2. taldea. Lehen aldiz eskolatutako ikasleak.

-3. taldea. Eskolatuta egonik, aurtengo ikasturterako baliabiderik jaso ez dutenak eta 2010-2011 ikasturterako espezialista behar dutenak.

-4. taldea. Ikasturtean zehar HPBren beharra izateari utzi diotenak.

-5. taldea. Ikastetxea utzi duten ikasleak.

3.-Dokumentazio berria kasu hauetan erantsi beharko da:

-1. taldeko ikasleen kasuan: ikasleek ikastetxean jarraitu eta haientzako logopediako laguntza eta pedagogia terapeutikoko irakasleak luzatzeko eskatzen bada.

-2. taldeko ikasleak badira (ikastetxean lehen aldiz eskolatutako ikasleak).

-3. taldeko ikasleak badira (eskolatuta egonik, aurtengo ikasturterako baliabiderik jaso ez dutenak eta 2010-2011 ikasturterako espezialista behar dutenak).

Kasu horietan erantsi beharreko dokumentazioa:

-1. taldeko ikasleendako, kasu hauetan aurkeztuko dira agiriak:

-Ebaluazio psikopedagogiko gaurkotua, non hezkuntza premia bereziak zehazten baitira, Pedagogia Terapeutikoko irakasleen laguntzarekin segitzeko arrazoiak azaltzen dituztenak.

-Entzumen eta hizkuntzako irakasleen laguntza segitzea eskatzen duten ikasleen mintzamen eta komunikazioaren ebaluazioko azken txostena. Txosten horretan, proba estandarizatuen bidez, ikasleen hizkuntza ekoizpena aztertuz, haurraren hizkuntza mailaren eta haren adin kronologiko edo mentalaren arteko desoreka frogatu beharko da, bai ulermenaren mailan, bai adierazpenarenean, eta honako kontu hauek ere bai: ezaugarriak, zailtasunak eta ahozko hizkuntzaren kontuetan (fonetikan eta fonologian; morfosintatxian; lexikoan eta semantikan; pragmatikan) lorturiko maila. Irakurtzeko nahasteen kasuetan, proba estandarizatuen bidez, banan-banan azterturik, irakurtzeko eta idazteko prozesu bakoitzean duen maila frogatu beharko da, baita daraman curriculum desoreka ere.

CREENAren http://www.pnte.cfnavarra.es web orrian ereduko txosten bat dago.

-2. eta 3. taldeko ikasleentzat, balorazio psikopedagogiko eguneratua aurkeztuko da, non langile espezializatuak behar dituzten hezkuntza premia bereziak zehaztuko baitira.

-Adimen gaixotasun larri bati edo portaeraren nahaste larri bati loturiko hezkuntza sostenguko hezkuntza premia berariazkoak sortzen dituzten 1., 2. eta 3. mailetako ikasleendako, portaeraren nahaste larriei buruzko agiriak, gorabehera hauek adierazita:

Ikasleak tratamendu farmakologikorik hartzen duen edo ez.

Ikasleak tratamendu terapeutikorik hartzen duen edo ez.

Ikasleak sortzen dituen beharren esparrua:

  • Curriculumekoak.
  • Txera eta emozioen arlokoak.
  • Sozialak.
  • Portaera arlokoak.

-Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretea eskatuz gero, txosten bat aurkeztu beharko da entzuteko desgaitasuna daukan ikasleak gaztelaniazko zeinuen hizkuntza bere inguru sozialean erabiltzen duela frogatzen duena.

IV. ERANSKINA

Entzumen eta hizkuntzako profesionalek parte hartzeko orientazioak

-Entzumen eta hizkuntzako profesionalak edo logopedak desgaitasun psikiko, fisiko edo zentzumenezkoaren ondorioz komunikazio eta mintzamenaren esparruan hezkuntza premiak dituzten ikasleekiko jarrera lehenetsiko du, ikasleen adina eta Pedagogia Terapeutikoko irakaslearen laguntza kontuan hartuz; orobat, atzerapen edo nahaste larriei loturik mintzamen eta komunikazioaren arloan zailtasun larriak dituzten ikasleekin, curriculumean sartzeko zailtasunak baitituzte, ikasteko arazo larriak sortzen dizkietenak.

-Desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan badaude eta mintzamen eta komunikazioaren garapen funtzional bat lortu badute, Pedagogia Terapeutikoko profesionalaren esku izanen da ahozko eta idatzizko hizkuntzaren arloko beharretan laguntzea.

-Irakurketaren nahastearen kasuetan, entzumen eta hizkuntzako profesionalak, Lehen Hezkuntzan, eta Pedagogia Terapeutikoko profesionalak, Bigarren Hezkuntzako 1. zikloan, irakurri eta idazteko prozesuak gaiberritzea izanen dute helburu beren esku-hartzean eta, beraz, nahaste horren ondoriozko curriculum atzerapenei ikastetxeak aniztasunari laguntzeko gauzatzen dituen beste neurri batzuen bidez emanen zaie erantzuna.

Iragarkiaren kodea: F1007059