53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

26/2010 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Artxiboetako goi mailako teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera ezarri eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 22an emandako 248/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Artxiboetako goi mailako teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 22ko 7/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpena 2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezko da horiek izendatzea.

Deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoa betetzeko, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua zehazten dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Artxiboetako goi mailako teknikari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

-Mahaiburua: Carlos Idoate Ezquieta jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Fermín Guillorme Rodrigo jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Susana Herreros Lopetegui andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Ataleko burua.

-Ordezkoa: María Teresa Sola Landa andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko Artxiboetako goi mailako teknikaria.

-Mahaikidea: Joaquim Llansó Sanjuan jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Nagusiaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Félix Segura Urra jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko Artxiboetako goi mailako teknikaria.

-Mahaikidea: Rosa Juanarena Echeverz andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, hura ordezkatuz.

-Ordezkoa: Lourdes Moreno Santiago andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, hura ordezkatuz.

-Mahaikide idazkaria: José Miguel Gamboa Baztán jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Alejandro Alonso Zapata jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

3. Adieraztea oposizioko lehenbiziko ariketa 2010eko maiatzaren 27an izanen dela, ostegunarekin, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pedro Mayo eraikineko 3. eta 4. ikasgeletan (Navarrería kalea 39, Iruña), 10:00etan.

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia:

Onartuak:

AISA LARUMBE, IZASKUN

ALBALADEJO PÉREZ, MARÍA SOLEDAD

BAQUÉ GARJÓN, MAITANE

BAZTÁN CARRERA, IÑAKI

CALLES HERNÁNDEZ, CLAUDIO

CHOCARRO HUESA, MARÍA MERCEDES

DÍAZ SÁDABA, ALBERTO JOSÉ

ECHEVERRÍA RAMÍREZ, AMAYA

ELCANO SANZ, EDUARDO

GÁRRIZ EGUARAS, MARÍA ARANTZAZU

GÓMEZ DUEÑAS, LARO

GONZÁLEZ GONZÁLEZ, MARTA JENNIFER

IBARROLA ECHECONEA, LAURA

ISO LORENZO, ELENA

JURADO SEGOVIA, VERÓNICA

LECUMBERRI BELZUNEGUI, ANA

LEONÉ EGUARAS, EDUARDO

LIZARRAGA PÉREZ, SILVIA

LÓPEZ-VILLALTA LOZANO, DAVID

MARCOTEGUI BARBER, BEATRIZ

MARTÍN ROMERO, OCTAVIO

MUNÁRRIZ ELIZONDO, MARÍA CARMEN

OCTAVIO DE TOLEDO ARMISEN, MERCEDES

PÉREZ OCHOA, ÍÑIGO RAMÓN

PÉREZ PARACUELLOS, DANIEL

PIÑEIRO DÁVILA, OLGA MARÍA

PRIM SORBET, ALFONSO CARLOS

RAMOS HERNÁNDEZ, JAVIER

RIOJA CIPRIÁIN, IRANZU LUISA

RUIZ RODRÍGUEZ, MARÍA ROSARIO

SÁNCHEZ SANZ, MARÍA TERESA

TOMÁS GARCÍA, MONTSERRAT

UBILLOS MINONDO, PAULA

VAL ARNEDO, DIEGO

ZABALZA TEJADA, MARÍA CRISTINA

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez duela osorik ez frogatzeagatik:

MATARREDONDA VIVES, MARÍA JESÚS

Eskabidea sinatu gabe edo sinadura fotokopiatuta aurkezteagatik eta ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

CABALLERO PANIAGUA, SARA

-Igoera txanda:

Onartuak:

BALDA GOLDARACENA, JUAN CARLOS

ECHEVERRÍA LARA, MIRIAM

ESLAVA OCHOA, MARÍA TERESA

HUARTE POZAS, ENRIQUE

LECEAGA BERANGO, JUANA MARÍA

PÉREZ SÁNCHEZ, MARÍA CARMEN BEATRIZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1006561