53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2010 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketak Europako Goi Hezkuntzaren Esparrura egokitzeko Batzordearen ordezkariak izendatzen dituena.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako goi mailako arte ikasketak antolatzen dituenak, bi aldetatik begiratuta antolatzen ditu: hezkuntza sisteman duten integraziotik eta arte ikasketa guztien planteamendu orokorretik begiratuta; bestetik, beren eremu malgua ematen die Europako Goi Hezkuntzaren Esparruko printzipioekin bat.

Musika ikasketak arautuko dituen errege dekretuaren zain, Hezkuntza Departamentuaren ustez, beharrezkoa da hainbat agenteren lana hasi eta koordinatzea aipatu ikasketak legeria berriaren arabera ezartzeko 2010-2011 ikasturtean.

Horregatik, Batzorde bat sortzea proposatu da, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketen plan berria abiaraziko duten lana eta ekintzak koordinatzeko.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Ataleko buruak Batzorde hori eratzeko beharra frogatzen duen txostena aurkeztu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketak Europako Goi Hezkuntzaren Esparrura egokitzeko Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea:

-María Antonia Del Burgo Tajadura andrea, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu gisa.

-Leonor Arellano Olloqui andrea, Arte Ikasketen Ataleko burua, idazkari gisa.

-Pablo Garay Echániz jauna, Arte Ikasketen Ataleko irakasle aholku-emailea.

-Fernando Sesma Urzaiz jauna, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

-Alejandro Blasco Miquele jauna, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzailea.

-Carmen Arbizu López andrea, Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko zuzendaria.

Arantza Lorenzo de Reizábal andrea, Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko ikasketaburua.

-Jaime Berrade Leza jauna, Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea.

-Marcos Andrés Vierge jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 2an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F1005352