51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1005918