51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Alkatetzaren 2010eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bitartez, behin betikoz esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 13/2009 Errege Dekretu-Legearen bidez sortutako Toki Inbertsioko Estatu Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Xedea: "hondakin uren bilketa-hodia El Alto eta Sardilla industrialdeetan, Funesen (Nafarroa)".

Prozedura: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz. Presako tramitazioa.

Enpresa esleipen-hartzailea: Marcamsa, S.L.

Esleipenaren zenbatekoa: 134.560,00 euro (BEZa barne).

Funesen, 2010eko martxoaren 29an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1005793