51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Alkatetza bertze baten esku uztea

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2010eko martxoaren 24an, Alkatetzaren 40/2010 Dekretua eman zuen. Honako hau da haren testu osoa:

Kontuan harturik amatasun atsedenaldia dela eta, beharrezko neurriak hartu behar direla Alkatetzaren ordezkapena bermatzeko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan xedatua ikusirik, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz:

Dekretatu dut:

1. Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Pedro María Lezaun Esparza lehen alkateordearen esku uztea, 2010eko martxoaren 25etik maiatzaren 5a arte.

2. Dekretu honen berri eman bekio Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaraz bekio ukitutako zinegotziari eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2010eko martxoaren 24an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L1005928