51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Ordenantza, Eugiko Larrain-Toki pilotalekuaren erabilera
arautzen duena. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuak, 2010eko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eugiko Larrain-Toki pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eugin, 2010eko martxoaren 31n.-Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1005983