2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Oihan enkantea
Etxalarko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendua:
-Lote bakarra Benta Gaina alderdian, 2.567 intsinis pinua, 1.925,60 metro kubiko zur eta 481,40 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa 59.212,20 euro.
Enkantea arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Etxalarko Udaletxeko idazkaritzan eta proposamenak toki berean aurkeztuko dira.
Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeigarren egun naturaleko 14:00etan bukatuko da.
Enkantea aipatutako egunaren ondoko egun baliodunean eginen da, arratsaldeko 13:00etan.
Etxalarren, 2010eko martxoaren 22an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Proposamen eredua
Izen-abizenak ...................... adinez nagusia, NAN zenbakia .................., helbidea .................. (herria, kalea, prob.), Telefono zenbakia ..............., ezaguturik Etxalarko Udalak enkantea egin behar duela ....................... zuhaitz esleitzeko, ............................ metro kubiko zur eta ..................egurra egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, guztiak onartzen baititut, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditut.
(Leku, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1006066