51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.-Martxoaren 28tik apirilaren 4ra, biak barne, Kudeaketa Batzordeko burua udalerritik kanpora dagoen bitartean, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako alkateorde Juan Carlos Flamarique Juntasen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Esprontzedan, 2010eko martxoaren 24an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Laura Marquínez Corres.

Iragarkiaren kodea: L1005977