51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren
karguak betetzeko deialdia

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hogei egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan (San Martin karrika, 26, 31486 Egues). Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, eta titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea gehituko diote eskabideari.

Eguesen, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkate udalburua, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1005777