51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Doneztebeko kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2010eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipaturiko erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1005812