2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
1. banaketa eremuko 2. sektorea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena
Doneztebeko Udaleko Alkateak 2010eko martxoaren 26an eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren 1. banaketa eremuko 2. sektorea urbanizatzeko proiektua eta eranskina, 2010eko otsailaren 4an onetsiak hasiera batean.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Donezteben, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1005811