2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2010eko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Donamariako Udal Planeko lurzoru urbanizaezinean.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Donamarian, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
Iragarkiaren kodea: L1005889