51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira eta haien laburpenak argitaratzeko tramitea, betetzat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2010eko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1006098