2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Taxi lizentzia esleitzeko deialdia
Zarrakazteluko Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki du Taxi lizentzia bat esleitzeko deialdia onestea.
Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hamabortz egunera bukatuko da, eta azken eguna larunbata, baliogabea edo udal bulegoei dagokienez lanegun ez dena baldin bada, orduan hurrengo lehen lanegunean izanen da, hura balioduna bada.
Klausula administratiboen agiria udal idazkaritzan dago.
Zarrakaztelun, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1006077