51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2009ko kontu orokorra

Cabredoko Udalak, 2010eko martxoaren 22an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zuen 2009ko ekitaldiko kontuen espedienteaz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Cabredon, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1005954