51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2010eko aurrekontuak.
Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2010eko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2010eko apirilaren 7an.-Jarduneko alkatea, Javier Serrano Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1006169