2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
2010eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Buñuelgo Udalak, 2010eko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Buñuelen, 2010eko apirilaren 7an.-Jarduneko alkatea, Javier Serrano Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1006167