2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Bake epailearen kargua betetzea
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Berbintzanako bake epailearen kargua hutsik dagoenez betetzeko asmoa dago.
Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.
Berbintzanan, 2010eko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Pascual García Bueno.
Iragarkiaren kodea: L1006090