51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan.
Behin betiko onespena

Beireko Udalak, 2010eko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Beireko Udal Planeko UO4 unitatean Rosario Pérez Leozek sustatu duen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Beiren, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkatea, Sergio Fresán Oroz.

ALDAKETAREN ETA HIRIGINTZAKO ARAUDIAREN DESKRIBAPENA

Ez da planorik batere aldatu.

Hau baizik ez da aldatu: 2.3 puntua, 84. artikuluaren ("UOA unitate antolatua.-Etxebizitza isolatuak") 2. idatz-zatian ("Eraikuntzaren baldintzak").

Testu berriak hau erran behar du:

2.3. "Lerrokadurak: nahitaezkoak dira karrikara jotzen duten lurzatiko itxituretarako dagokion planoan ezarri direnak. Eraikinak gutienez ere 5 metro atzeraemanen dira karrikara jotzen duten lerrokaduretatik. Eraikinak gutienez ere 3 metro atzeraemanen dira inguruko mugetatik, salbu eta inguruko lurzatien jabe partikularren artean akordio espliziturik bada, eta hura Udalean aurkezten, inguruko mugetatik 3 metro baino gutiagoko tartea uzten duten eraikinak egiteko."

Ez da testu gehiagorik aldatu indarra duen araudian.

Iragarkiaren kodea: L1005774