51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

27/2010 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera ezarri eta oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 17an emandako 240/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2010eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 9ko 16/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpena 2010eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Erreklamazioak egiteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, eta ordezko idazkaria aldatzeko proposamena aintzat hartu ondoren, bidezko da epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzea.

Azkenik, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoa betetzeko, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua adierazten dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

-Mahaiburua: José Luis Remón Corrales jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Julen Calvo Jiménez jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: José María Sestorain Zestau jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuko Itzulpen Ataleko itzultzailea.

-Ordezkoa: Maite Urkia Inza andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuko Itzulpen Ataleko itzultzailea.

-Mahaikidea: Ander Irizar Apaolaza jauna, Nafarroako Parlamentuko euskara itzultzailea.

-Ordezkoa: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko euskara itzultzailea.

-Mahaikidea: Miren Egaña Descarga andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, hura ordezkatuz.

-Ordezkoa: Mónica Etxebarria Ariznabarreta andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, hura ordezkatuz.

-Mahaikide idazkaria: Pascual Recalde Irigoyen jauna, Hezkuntza Departamentuko euskara itzultzailea.

-Ordezkoa: Mikel Vilches Plaza jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuko Itzulpen Ataleko itzultzailea.

3. Oposizioaren lehenbiziko ariketa 2010eko maiatzaren 5ean eginen da, asteazkenarekin, Uharteko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Zubiarte kalea, 13), eta hiru probetarako deia ordu hauetan eginen da:

-Lehen proba: 08:30ean.

-Hirugarren proba: 12:45ean.

-Bigarren proba: 16:30ean.

Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara, nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek.

Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia:

Onartuak:

AIZPURÚA URTEAGA, ENEKO

ALCELAY ALBERDI, MIREN ITZIAR

ALTOLAGUIRRE ZURIARRÁIN, LUIS MARÍA

ARANA IBABE, OSKAR

ARANAGA LÍBANO, AMAIA

ARIZTOY ECHEPETELECU, JOSUNE

ARRAIZ MUÑOZ, JOSU

ARRIZABALAGA ALBERRO, JOANES

AZPÍROZ ARRUE, AITZOL

BALANZATEGUI AZCOAGA, MIREN EDURNE

BARANDIARÁN AMARICA, ASIER

BELTRÁN DE LUBIANO GONZÁLEZ DE DURANA, MARÍA CARMEN

CABALLERO HUALDE, AINHOA

CARRICAS GARCÍA DE LA VEGA, JON

CUARTANGO ACHA, IZASKUN

DÍEZ TORRES, ISUSKO

ERASO ARRAYAGO, MIREN ELIXABET

ERRAZKIN MENDIZÁBAL, AMAIA

ESPARZA GORRAIZ, SAIOA

GARCÍA GARCÍA, HIRUNE

GARCÍA LÓPEZ DE SABANDO, MIKEL AINGERU

GOÑI BERIÁIN, MIKEL

IBARRA GARCÍA, LEIRE

IBERO EGAÑA, NAIARA

IRAZUSTABARRENA BARRIOLA, AINHOA

IRIARTE OYAGA, MIREN

IRURETAGOYENA BUSTURIA, LANDER

LARRAZA ARNANZ, SAIOA

LASHERAS PÉREZ, AINHOA

MENAYA LERIA, URKO MIGUEL

MENDIOLA AGIRRE, AITZOL

MENDIZÁBAL ALBERDI, ITZIAR

MUNÁRRIZ IBARROLA, MIREN

ORZAIZ GALARZA, ION

OTERO GARCÍA, LAIDA

OYANGUREN CASTAÑEIRA, MIREN

PÉREZ CONDE, AMELIA

PERMACH MARTÍN, AINHOA

REDÍN RODRÍGUEZ, JOSÉ JAIME

ROS ARAMBURU, MARÍA

SAN PEDRO BILBAO, LAURA

UNAMUNO PLAZAOLA, MARIO

VAQUERO LEGARRA, IDOIA

WYSSENBACH IBARRA, USOA

ZABALZA ALEMÁN, FERMÍN

ZUBICOA BAÑALES, FERNANDO

ZUZUARREGUI LIZARAZU, JOSUNE

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda:

Onartuak:

ERREA IRISARRI, ALBERTO

GONZÁLEZ CALAHORRA, RUBÉN

LOS ARCOS TUDELA, ANA ROSA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1006759