2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Konstituzio etorbideko exekuzio unitatea mugatzeko proiektua
eta konpentsazio sistemaren hautapena. Behin betiko onespena
Barillasko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Konstituzio etorbideko exekuzio unitatea mugatzeko proiektua eta konpentsazio sistemaren hautapena.
Dagokion iragarkia Udalaren iragarki ofizialen oholean paratu zen, baita argitaratu ere 2010eko urtarrilaren 26ko Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, eta 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean.
Jendaurreko aldia bukatu ondoren, Udalak, 2010eko martxoaren 15ean, ezetsi egin zituen aurkeztutako alegazioak, eta behin betiko onetsi zituen Konstituzio etorbideko exekuzio unitatea mugatzeko proiektua eta konpentsazio sistemaren hautapena, Udalak berak sustatuak.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.
Barillasen, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.
Iragarkiaren kodea: L1005857