51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo Udalaren 2010eko ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetako aldaketa
behin betikoz onesteko erabakian

2008ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan 2010rako aldaketa egiteko behin betiko onespenaren iragarkia.

Iragarki horretan zenbait akats atzeman dira, hain juxtu ere 2. ordenantzan (akatsa zerga-tasan), 5.ean (ez da VII. epigrafea agertu tarifen eranskinean) eta 21.ean (ez da agertu 5. atala kendu dela tarifen eranskinetik), iragarkian argitaratutako ordenantzetan jasoriko testuak ez baitira hitzez hitz 2009ko azaroaren 30ean eta 2010eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuretan onetsi zirenak, horiek izan arren iragarkiak aipatzen dituenak. Beraz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak Administrazio Publikoei esleitzen dizkien ahalmenak erabiliz, horiek ofizioz zuzenduko dira eta, hartara, martxoaren 26an 2010eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia honela geldituko da:

2. ordenantza, Lurren balio igoeraren gaineko zergaren gainekoa.

Aplikatu beharreko zerga-tasa: %11,50.

5. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

VII. epigrafea erantsi da, tarifen eranskinean.

VII. epigrafea.- Administrazio baimenak.

PREZIOA, LOKALEKO m² BAKOITZEKO

50 m² arte

7,45 euro/m²

51tik 100 m²-ra bitarte

6,25 euro/m²

101etik 400 m²-ra bitarte

5,40 euro/m²

401etik 1.000 m²-ra bitarte

4,35 euro/m²

1.000 m²-tik goiti

3,65 euro/m²

21. ordenantza, Barañaingo Udalaren kultur areto eta kultur guneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

5. atala kendu da 2010eko tarifen eranskinetik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1006106