51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarraren osaeraren aldaketa

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2010eko martxoaren 29an, ondoren hitzez hitz datorren ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 334/2010 ebazpena, martxoaren 29koa, Martín Orbara Ibañez Tokiko Gobernu Batzarreko kidearen uko egitea onartzen duena eta Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarraren osaera aldatzen duena.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Honako hau kontuan hartuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, "Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari".

Horren ondorioz, aipatutako agindua betez, Alkatetza honek 2008ko apirilaren 29an Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituen, Alkatetzaren apirilaren 29ko 219/2008 Ebazpenaren bidez.

Ikusirik Martín Orbara Ibañez jaunak 2010eko martxoaren 25ean Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztutako eskabidea (sarrerako erregistro zenbakia: 1919), non Alkatetza honi adierazten baitzion uko egiten ziela Barañaingo Auditorioa Fundazioaren buru izateari eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari.

Kontuan izanik, aipatutako lege testuaren 52. artikuluaren hirugarren idatz-zatian dauden xedapenen indarraz, alkateak edozein momentutan eta libreki kentzen ahal dituela kargutik Tokiko Gobernu Batzarreko kideak.

Horrenbestez, ikusirik, besteak beste, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3, 46 eta 52. artikuluak.

Lehena.-Onartzea Martín Orbara Ibañezek aurkeztutako uko egitea, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari utzi nahi baitio.

Bigarrena.-Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarra Alkatetza honek eta honako zinegotzi hauek osatuko dute:

-Oscar Goñi Pérez jauna.

-María Lecumberri Bonilla andrea.

-José Luis Ruíz Martínez jauna.

-Reyes Pérez Oscoz andrea.

-Purificación Ciriza Echarri andrea.

-Pablo Gómez Villuendas jauna.

Hirugarrena.-Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, kargutik kentzea dakarren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea ezertan ukatu gabe.

Laugarrena.-Ebazpen hau Martín Orbara Ibañezi jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea organo horrek egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Barañainen, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1005834