2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ASTERAIN
Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2008 Foru Legea bete dadin, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Zizur Zendeako Udalaren bulegoetan, Gazolatzen baitaude, ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Asterain, Eneritz, Muruzabal, Uterga eta Frankoandia.
Asterainen, 2010eko martxoaren 25ean.-Kontzejuko burua, Arantzazu Ansorena Beruete.
Iragarkiaren kodea: L1005813