2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2010eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1. espedientea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egunean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arroitzen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1006056