51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Hitzarmena Lizarrako jabetza erregistroarekin

Armañantzasko Herritarren Batzarrak, 2009ko ekainaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen lankidetza hitzarmena egitea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Armañantzasko Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea. Orobat erabaki zen alkateari ahalmena ematea hura sinatzeko.

Hitzarmen hori 2010eko martxoaren 17an sinatu zen.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatuarekin bat.

Armañantzasen, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1006097