51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Aldaketa puntuala egiturazko antolamenduko determinazioetan. Hasierako onespena

Aribeko Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Aribeko Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketaren espedientea, 1. poligonoko 177. lurzatia turismoko kanpaleku izateko aisiarako natur eremu gisara sailkatzearren, Camping Irati, S.L.k sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluari dagokionez 70. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ariben, 2010eko apirilaren 1ean.-Alkatea, Teodoro Barrio Laurenz.

Iragarkiaren kodea: L1005963