1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
604/2010 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 63 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 19ko 3580/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketa bidez 63 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira.
Deialdia 2009ko 12. Nafar Instituto Navarro de la Juventud.
Calle Yanguas y Miranda, 27.
31003 Pamplona.
CIF: Q-3150045-G.
roako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.
Merezimendu lehiaketa bukatu eta epaimahaiak aktak igorririk, bidezko da proba puntuaziorik altuenarekin gainditu duen izangaia izendatzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Proba gainditu duen izangaia sei urterako izendatzea, deialdiaren xede den lanpostu honetan aritzeko:
-Javier Ibáñez López-Vailo, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Kudeaketarako Atalburutza (60013 lanpostua).
2. Interesdunak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko martxoaren 30ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F1006116