51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Entremutilvas sektoreko plan partzialeko aldaketa P27 lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Entremutilvas" sektoreko plan partzialeko aldaketa P27 lurzatiari dagokionez, Nafarroako Gobernuak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1006181