2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aurrekontuko 2010-01 aldaketa. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010-01 aldaketaren espedientea aurtengo ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:
Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak:
Gastuetako 6. kapituluan (Inbertsio errealak) 727.156,00 euro gehitu dira.
Diru-sarreretako 8. kapituluan (Finantza-aktiboak) 727.156,00 euro gehitu dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari buruz ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Antsoainen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1005975