51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236.2 artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1005974