51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, ni udal mugapetik kanpora joatea aurreikusita dagoenez, honako hau ebatzi dut:

1. Lehen alkateorde Jesús María Esteban Láinezen esku uztea alkatetza honi dagozkion eskumenak 2010eko apirilaren 1etik apirilaren 5a arte, biak barne.

2. Horren berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1005897