2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU/ALSASUA
Herrilarreen aprobetxamendua Siasburu-Larrezabal
eta Santa Luzia alderdietan
Altsasuko Osoko Bilkurak, 2010eko martxoaren 25eko bilkuran, oso-osorik azaltzen den honako erabakia hartu zuen:
"Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren, Mendien eta Ingurumenaren Informazio Batzordearen 2010eko martxoaren 17ko txostena ikusirik, Osoko Bilkurak, aho batez erabaki du:
1. Herritarren arteko zuzeneko esleipenaren espedientea hastea Altsasuko Udalaren herrilarreen ondorengo aprobetxamendu hauetarako, espedientean dagoen baldintza-agiriaren arabera:
-1. Lotea: Siasburu-Larrezabal.
-2. Lotea: Santa Luzia.
2. Herritarren arteko zuzeneko esleipena jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek herrilarreen esleipena eskatzen ahalko dute, baldin eta Altsasuko Udalaren herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
-Esleipenean nahi den lote edo alderdia.
-Abelburu kopurua Altsasuko katastroan.
-Familia unitatea osatzen duten kideak.
-Familia unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak.
3. Eskariak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, interesdunek esleipenaren eskaria aurkez dezaten."
Altsasun, 2010eko martxoaren 30ean.-Jarduneko alkatea, Iñaki Miguel Martiarena.
Iragarkiaren kodea: L1005894