51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketak 2009ko aurrekontuan eta 2010eko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, ondokoak onetsi zituen hasiera batean: 7. aldaketa 2009ko aurrekontuan eta 1. aldaketa 2010eko aurrekontu luzatuan. Aipatu erabakia jendaurrean egon da Udalaren iragarki oholean eta, martxoaren 12an, 2010eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean paratuta, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horregatik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu zuen hartako) 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betikoz onetsitzat jotzen dira aurrekontuko aldaketak; hona haien egitura:

7. aldaketa 2009ko aurrekontuan

Kreditu gehikuntza:

-Gastuen kontu-saila:

453-212 Eraikinen zainketa eta konponketa: 6.700,00 euro.

Diru-sarreren kontu-saila

870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.700,00 euro.

1. aldaketa 2010eko aurrekontu luzatuan

Kreditu berezia:

-Gastuen kontu-saila:

453-622-03 Kultur Etxearen berrikuntza eta barne moldaketa: Alloko Gizarte Etxea: 18.920,60 euro.

432-601-04 Alloko Monjas plaza izeneko hiri espazio publikoaren moldaketa eta hobekuntza: 91.999,68 euro.

433-621-02 Obizcal, Camino viejo eta Cuesta hospital karriketan eta Paseo de la fuenteren gibelaldean kaleetako argien berrikuntza eta moldaketa: 5.295,71 euro.

-Diru-sarreren kontu-saila:

720.-Estatuko Administrazioaren diruak: 116.216,10 euro.

Allon, 2010eko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1005998