51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, Azkoiengo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak deialdi murriztua onetsi du administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Hona hemen,

oinarriak

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1.-Deialdi honen xedea da administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Azkoiengo Udalaren zerbitzuko plantillako langileen artean, betiere deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluak aurreikusi bezala. Azkoiengo Udalaren zerbitzuko plantillako langileek parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun bilakatuko da.

1.3. Hautapen probak gainditu ondoren administrari-ofizial lanposturako izendatzen den izangaia C maila edo taldean sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu. Horretaz gain, bereak izanen ditu Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie. Araubide hori edozein unetan alda lezake Udalak.

1.5. Administrari-ofizialaren lanposturako izendatzen dena ordura arteko eginkizun beretan arituko da, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Azkoiengo Udalaren zerbitzuko langile finko izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) D mailakoa izatea.

d) Administrari laguntzailearen lanpostu baterako izendapena jabetzan izatea edo lanpostu horretarako lan-kontratu finkoa edukitzea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatua.

f) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradukoa edo horien baliokidea izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

g) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, 9:00etatik 14:00ak arte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz egin behar dira, eta eskabide horiek Azkoiengo Udaleko erregistroan eskura daitezke. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, baita honako hauek ere:

3.2.1. NANaren fotokopia konpultsatua.

3.2.2. Beharrezkoa bada, Batxilergoko tituluaren, Lanbide Heziketako bigarren mailakoaren edo baliokide denaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.2.3. Deialdiko 7.2 atalean ezarritakoari jarraikiz, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak

3.3. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Juan Jesús Basarte Osés, Azkoiengo Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Juan Carlos Castillo, Azkoiengo Udaleko alkateordea.

1. mahaikidea: Francisco Arbeloa, Azkoiengo Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: M.ª Jose Bermejo, Azkoiengo Udaleko administrari-ofiziala.

2. mahaikidea: Julia Irisarri Moreno, Azkoiengo Udaleko kontu hartzailea.

Ordezkoa: M.ª Teresa Echarri, Vianako Udaleko kontu hartzailea.

3. mahaikidea: Azkoiengo Udaleko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: Azkoiengo Udaleko langileen ordezkari bat.

4. mahaikidea: Idazkaria: Miguel Chivite Sesma, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M.ª Jesús Hernández Luri, Azagrako Udaleko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia eratu eta aritu ahal izan dadin beharrezkoa da gutxienez kideen gehiengo absolutua biltzea.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izanen du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Oposizioaldia: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa.

Administrazio Publikoetan, administrari laguntzailearen edo administrari-ofizialaren lanpostuan egindako urte bakoitzeko 3 puntu. Gehienez ere, 30 puntu.

Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Azkoiengo Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8. oinarria.-Oposizioaldia.

a) Lehen ariketa. Ariketa teoriko-praktikoa, 30 galdera (test modukoak) erantzuteko, deialdi honen II. eranskinean agertzen diren informatikako gaiei buruzkoa.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu; gutieneko puntuazioa: 15 puntu.

b) Bigarren ariketa. Ariketa teoriko-praktikoa, 30 galdera (test modukoak) erantzuteko, deialdi honen III. eranskinean agertzen diren Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzkoak.

Ariketa hau egiteko 90 minutu emanen dira gehienez.

Puntuazioa, gehienez ere: 40 puntu; gutieneko puntuazioa: 20 puntu.

8.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bertzenaz, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak Azkoiengo Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batu ondotik. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2. Gutieneko puntuazioa gainditu ondoan puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahiak Azkoiengo Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko desgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko ataletean erran bezala jokatuko da.

10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aitzineko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Azkoiengo Udaleko administrari-ofizial izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbertzeko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Azkoiengo Udaleko C mailako funtzionario eta administrari-ofizial bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aitzineko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Azkoienen, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Azkoiengo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeran, betetzeko deialdian parte hartzeko (.......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ......................, NAN zenbakia: ............, egungo helbidea: ........................., posta kodea: ......., herria: ................................, telefonoa: ...............

2.-Administrazio datuak:

Zein lanpostutarako izendatu ninduten:

Maila edo taldea:

3.-Hori dela eta, erantzukizuna nirea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua dudala.

e) Azkoiengo Udalean jardunean nagoela, D mailako administrari laguntzaile lanpostu batean.

4.-Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera honako tituluak, edo horrelakoak baditudala frogatzeko agiriak, aurkezten ditut: Batxilergokoa, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

(X batez jarri dut erabilitako sarbidea).

  • Titulazioa eta egiazko 5 urteko lanaldia.
  • Egiazko 8 urteko lanaldia.

Horrenbertzez,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Azkoiengo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

AZKOIENGO UDALEKO ALKATE JAUNA.

II. ERANSKINA

Informatika

1.-Hardware. Mikroordenagailu baten osagaiak. Oinarrizko kontzeptuak. Periferiko erabilienak.

2.-Windows ingurunearen (Windows 95) eginkizun nagusiak.

3.-Testu prozesadoreen eginkizun nagusiak Windowserako Word prozesadoreen oinarrizko funtzionamendua.

4. gaia.-Kalkulu orriaren eginkizun nagusiak. Excel kalkulu orriaren oinarrizko funtzionamendua.

III. ERANSKINA

Kudeaketa Administratiboa eta Zuzenbidea

1.-Nafarroako Toki Entitateak. Antolaketa eta administrazioa. Gora jotzeko errekurtsoa.

2.-Aurrekontua: kontzeptua eta aurrekontuen printzipioak.

3.-Administrazio publikoen jarduera. Arau orokorrak. Baldintzak eta epeak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintza administratiboen eraginkortasuna. Jakinarazpena eta argitalpena.

4.-Nafarroako toki entitateen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestatzeko jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedurak eta moduak.

5.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Nafarroako Toki Ogasunen baliabide mota.

Iragarkiaren kodea: L1006175