1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzea.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2010eko apirilaren 14ko ofizioaren bidez, agindua ematen da espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzeko eta dei egiten zaie Sindicato de Trabajadores de Enseñanza de Euskadi-Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatoak (STEE-
EILAS) Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 925/2009 Foru Aginduaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (37/2010 zenbakia) interesa dutenei agertzeko. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 9an emandako 2101/2009 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdia onetsi zen.
Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdian parte hartuko duten guztiei deitzen zaie aipatutako epaitegian ager daitezen iragarkia argitaratu eta biharamunetik bederatzi egun balioduneko epean. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 9an emandako 2101/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.-Idazkari tekniko nagusia, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1006674