51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

633/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, merezimendu-lehiaketa eginda María Antonia Úriz Ayestarán andrea Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Sustapen Ataleko buru izendatzen duena.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 8an emandako 633/2010 Ebazpenaren bidez, María Antonia Úriz Ayestarán andrea Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Sustapen Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1005912