51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, 2010eko martxoaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Arraiozen (Baztan) saltoki handi bat kokatzeko merkataritzako baimen berariazkoa "Urtelor, S.L." enpresari emateko espedienteari jarraipena ematea xedatzen duena.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 23. artikuluan saltoki handien ezarpen-espedientea tramitatzea arautzen du.

Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren txostenaren arabera, Nafarroako Gobernuari proposatzen ahalko zaio merkataritzako baimen berariazkoa emateko espedientearen jarraipena erabakitzeko, txosten horren bosgarren puntuan, "Proposamena" izenekoan, hain zuzen, adierazten diren zehaztapenak barne hartuta.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiaren txostenak ondorioztatu du ez dela bidezkoa UPSrik tramitatzea. Hori dela eta, espedientearen jarraipena proposatu du, aurreikusitako merkataritza erabilerak kontrolatzeko ondorioetarako baino ez.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 23.5 artikuluan adierazi du Nafarroako Gobernuak merkataritzako baimen berariazkoa emateko espedientearen jarraipena erabakitzen ahal duela. Nafarroako Gobernuaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta proposamenak aldi berean jarriko dira jendaurrean eta entzunaldian, hilabetez gutxienez, saltoki handia ezarriko den udalean.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. "Urtelor, S.L." enpresari merkataritzako baimen berariazkoa emateko espedienteari jarraipena ematea, Arraiozen (Baztan) saltoki handi bat kokatzeko, erabaki honen azalpen zatian aipatzen diren zehaztapenen arabera. Sustatzailea "Urtelor, S.L." enpresa da.

2. Proiektua jendaurrean jartzea eta saltoki handia kokatzen den lurretako udalari entzunaldia ematea. Bi tramite horiek batera eginen dira eta hilabete iraunen dute.

Horretarako, espedientea ikusgai egonen da Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztea, idatziz.

3. Ebazpen hau Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Baztango Udalari eta "Urtelor, S.L." enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1005446