51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 120/2008 betearazpena

Imani Saidek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Servicios de Contratas y Subcontratas 2006 Sociedad Limitadaren aurka epaitegi honetan bideratu den 120/2008 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, eta legezko alderdian, Servicios de Contratas y Subcontratas 2006 Sociedad Limitada enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz Imani Saidi zor dion diru kopuruari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea. Zorraren printzipala 11.430,15 eurokoa da, interesak 857,26 eurokoak eta kostuak 1.143,02 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Servicios de Contratas y Subcontratas 2006 Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1006079