4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 25/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaia.
Iruñean, 2010eko apirilaren 6an.
José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko lesio-falta batengatik Ramón Leandro Núñez Palaciosen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 25/2010 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan. Auziperatua Limakoa da (Peru), 1973ko apirilaren 19an jaio zen eta beraren gurasoak Ramón Merino eta Carmen Rosa dira (helbidea: Rosario kalea 1, Usechi).
Epaitza:
Ramón Leandro Núñez Palacios kondenatzen dut lesio-falta bat egiteagatik, zeina Zigor Kodearen 617.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero sei euroko isuna ordaintzera berrogei egunez (guztira 240 euro) eta ordaindu gabe utzitako bi kuotako egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta kaltedunari 180 euroko kalte-ordaina ematera arau-hauste penalaren ondoriozko erantzukizun zibila dela-eta, bai eta prozesuko kostuak ordaintzera ere.
Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.
Eta Ramón Leandro Núñez Palaciosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko apirilaren 6an.-Epaile magistratua, José Antonio Izuel Gastón.
Iragarkiaren kodea: J1006080